Damian Szifron

Maiatzak

05

Mayo

2023

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Damian Szifron

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan,  ostiral honetako saioa Damian Szifron zinema zuzendariaren inguruan izango da.

1975ean jaio zen Ramos Mejian, Buenos Aires probintzian. Aita zinemazalea zen, eta amak magia-trikimailuak egiten zituen.

Szifronek ORT Eskola Teknikoan egin zituen bigarren mailako ikasketak, eta bertan jarraitu zuen Komunikabideen espezialitatea. Geroago, Zinemaren Teoria ikasi zuen Ángel Farettarekin — Fierro aldizkariko kritikari mitikoa —, eta Zinearen Unibertsitateko Zinema Zuzendaritzako karrerarekin osatu zuen bere prestakuntza.

Los simuladores (2002-2004) seriearen sortzailea izan da. El fondo del mar (2003), Tiempo de valientes (2005) eta Relatos salvajes (2014) film luzeak zuzendu ditu. Azken film hau, Argentinako azken urteetako arrakastarik handienetako bat bihurtu zen, eta hainbat sari irabazteko hautagai izan zen, nazioarteko film onenaren Oscar saria eta Cannesko Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Palma barne.

 

 

AULA / GELA 

Damian Szifron

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes girará en torno al director de cine Damián Szifron.

Nacido en 1975 en Ramos Mejía, provincia de Buenos Aires, su padre era amante del cine y su madre disfrutaba realizar trucos de magia.

Szifron cursó sus estudios secundarios en la Escuela Técnica ORT, donde siguió la especialidad de Medios de Comunicación. Más tarde estudió Teoría del Cine con Ángel Faretta —mítico crítico de la Revista Fierro—, y completó su formación con la carrera de Dirección Cinematográfica en la Universidad del Cine. 

Ha sido creador de la serie Los simuladores (2002-2004). Ha dirigido los largometrajes El fondo del mar (2003), Tiempo de valientes (2005) y Relatos salvajes (2014), película que se transformó en una de las de mayor éxito de Argentina en los últimos tiempos y fue candidata a numerosos premios, incluyendo al Óscar a la mejor película internacional y a la Palma de Oro en el Festival Internacional de Cine de Cannes.