Justy García Koch

Bestaldetik

2023/05/30-2023/07/02

Nonbaiten edertasuna deritzogun hori pausatzen bada, ziurrenik, ideala eta axolagabea dena bateratzeko gai den diskurtso horren epizentroan izango da. Han, forma eta materia laztantzen diren leku horretan.


Eta, hain zuzen ere, hor sortzen da edukia deitzen dioguna, abiapuntutzat erreala den zerbait, eta materiagabeak, nahitaez, garrantzitsu bihurtzen duena.

Bost axola egitura narratiboa.

Kasu honetan, batasun arrotz eta pitzadurarik gabeko hori narratiba plastikoen bidez edo, nahiago izanez gero, poema bisualen bidez lortuzen da.

Materia ideia, sekuentzia eta testuinguruak uztartuz. Eta denbora. Ia dena arrotza da, denbora izan ezik. 

Horrela, materiaren itxurazko axolagabetasuna azkenean, ideiaren eta denboraren ondoan pausatzen da. Gertagarria.

Une hori narratiba arraro moduan agertzen da eta besteren errealitatearen agerpena presente egiten da.

Gauzen azpian bizia dagoelaren ziurtasuna.

 JUSTY GARCÍA KOCH