Hitzaldia eta liburu aurkezpena. David Hornback "Where in hell is Wichita?"

Apirilak 

12

Abril

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA

 

Hitzaldia eta Fotoliburuaren Aurkezpena

Where in hell is Wichita?

Non demontre dago Wichita?

Egilea: David Hornback

 

Estatu Batuetako urrutiko eskualde batean, 1970eko hamarkadaren amaieran, 15 urteko gazte batek 35 mm-ko kamera hartu zuen eskuetan, zuri-beltzeko filma errebelatzen ikasi, eta inguruan zuen guztiari argazkiak ateratzen hasi zen: lagunei, ikaskideei, maskotei, familiari eta bizilagunei.

17 urterekin, argazkiak eta negatiboak jaso zituen bi kutxatan eta familiaren etxeko atikoan gorde ostean, unibertsitatera joan zen foto-kazetaritza ikastera.

Bi hamarkada geroago, Berlinetik Wichitara egindako bisitan, negatiboen kutxak berreskuratu zituen. Berlinera eraman eta bere familiaren negatiboen aukeraketa bat inprimatu, eta, 2000. urtean, Berlingo galeria batek bere lana erakusteko aukera eman zion. Jarraian hainbat erakusketa egin zituen Milan, Bilbo, Napoli eta Europa osoan.

2019an, proiektuak dirulaguntza jaso zuen eta argazkiekin "Where the Hell is Wichita?" (Non demontre dago Wichita?") izeneko fotoliburua argitaratu zen. 

Liburuak garai xalo batera garamatza, bizitza sinplea eta zuzena zen une batera, ateak ez zeuden inoiz giltzaz itxita, haurrak aske jolasten ziren auzoan eta familiek mahai handi baten inguruan afaltzen zuten gauero. Gure memoria kolektiboan, bizitza horrekin identifika gaitezke. Agian gure aitona-amonak eta gurasoak horrela bizi izan dira. Aro pre-digitala zen, telefono mugikorrik gabe, ordenagailurik gabe, Interneteko distrakziorik gabe. Eta hori guztia 15, 16 eta 17 urteko gazte batek harrapatu zuen bere bigarren hezkuntzako urteetan; gerora ahaztua izateko, eta, kasualitatez, berreskuratua eta azkenik, argazki liburu eder batean bihurtua.

 

 

AULA / GELA

 

Conferencia y presentación del fotolibro

Where in hell is Wichita?

¿Donde diablos está Wichita?

Autor: David Hornback 

 

En una región remota de los Estados Unidos, a finales de la década de 1970, un joven de 15 años toma en sus manos una cámara de 35 mm, aprende a revelar película en blanco y negro y comienza a fotografiar todo lo que le rodea en su vida: sus amigos, compañeros de clase, mascotas, familia y vecinos.

A los 17 años, empaqueta sus fotografías y negativos en dos cajas, las guarda en el ático de la casa familiar y se dirige a la universidad para estudiar fotoperiodismo.

Durante una visita a Wichita desde Berlín, dos décadas después, descubre las cajas de negativos en el ático. Las lleva de vuelta a Berlín, comienza a imprimir una selección de negativos de su familia y, en el año 2000, una galería en Berlín le ofrece exponer su trabajo. Le siguen muestras en Milán, Bilbao, Nápoles y en toda Europa.

En 2019, el proyecto recibe una subvención y se publica un libro con las fotografías, titulado: "Where the Hell is Wichita?” (¿Dónde diablos está Wichita?").

El libro nos transporta a una época inocente, a un momento en que la vida era simple y directa, las puertas nunca estaban cerradas con llave, los niños jugaban libremente en el vecindario y las familias cenaban alrededor de una gran mesa cada noche. En nuestra memoria colectiva, podemos identificarnos con esa vida. Quizás nuestros abuelos y padres hayan vivido así. Era la era pre-digital, sin teléfonos celulares, sin computadoras, sin distracciones de internet. Y todo fue capturado por un joven de 15, 16 y 17 años durante sus años de secundaria, para luego ser olvidado y, por casualidad, rescatado y presentado en un hermoso libro de fotografías.