• A

Proiekzioa “El primer Gobierno Vasco”

URRIAK

25

OCTUBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

El primer Gobierno Vasco

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, urriaren 25ean, Gogorak eginiko “El primer Gobierno Vasco” dokumentala eskainiko da.

Irudi historikoez osatutako dokumental hori, egun Photomuseumen ikusgai dagoen “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” erakusketaren harira dator. Bertan azaltzen diren argazki asko ezezagunak dira publiko orokorrarentzat, ia ikusi gabeak orain arte, eta, Gerra zibilaren hasieratik Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotza arteko urteak jasotzen ditu. 

AULA / GELA

El primer Gobierno Vasco

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 25 de octubre, se proyectará el documental “El primer Gobierno Vasco”, realizado por Gogora.

El documental se presenta como un complemento a la muestra “El exilio vasco tras la Guerra Civil que actualmente se exhibe en el Photomuseum. Está compuesto por imágenes históricas apenas conocidas para el público general, y en él se recorre desde el inicio de la Guerra Civil en 1936 hasta la muerte del Lehendakari Jose Antonio Agirre en 1960.

 

Steven Soderbergh

URRIAK

18

OCTUBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Steven Soderbergh zinemagile amerikarrari buruzkoa izango da. 

Zuzendari honek bai zinemagintza komertzialean bai alternatiboan lan egin du.  Izan ere, zinema independente mugimenduaren sortzaileetarikoa da. Gainera, bere belaunaldiko  zinemagile txalotuenen artean dago.  

Soderbergh oso zuzendari emankorra da. Sex, Lies, and Videotape  (1989) filmak eman zion ospea eta, hari esker, 26 urte besterik ez zituelarik, Canneseko Zinemaldiko Urreko Palma irabazi zuen. 

Arrakastak Hollywoodeko ateak zabaldu zizkion eta geroztik pelikula ugari filmatu ditu, esaterako: Out of Sight (1998); Erin Brockovich (2000) film biografikoa; oskarra eman zion Traffic (2000); hain ezaguna den Ocean trilogia (2001-18); Contagio (2011); Magic Mike (2012); Side Effects (2013); Logan Lucky (2017) edota Unsane (2018). Nahiz eta zinema-genero anitzetako filmak egin dituen, thriller psikologikoetan nabarmentzen da.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta estadounidense Steven Soderbergh. 

La filmografía de este director se ha dividido entre sus incursiones al cine comercial, y sus propuestas periféricas. De hecho, es considerado uno de los pioneros fundadores del movimiento de cine independiente y uno de los cineastas más aclamados y prolíficos de su generación. 

La película Sexo, Mentiras y cintas de vídeo (Sex, Lies, and Videotape, 1989), le dio fama internacional con tan sólo 26 años, Soderbergh se convirtió en el director solista más joven en ganar la Palma de Oro en el Festival de Cine de Cannes.  

Su avance lo llevó a Hollywood, donde dirigió Out of Sight (1998); la película biográfica Erin Brockovich (2000) y Traffic (2000). Con éste último ganó el Premio de la Academia al Mejor Director. Encontró más éxito popular y con la trilogía cinematográfica de Ocean (2001-18). Posteriormente vendrían Contagio (2011), Magic Mike (2012), Side Effects (2013), Logan Lucky (2017) y Unsane (2018). A pesar de su carrera cinematográfica abarca muchos géneros, destaca en el thrillers psicológico.  

 

 

Charles Crichton

URRIAK

11

OCTUBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Charles Crichton zinemagile britaniarrari buruzkoa izango da. Crichton-ek zinemagintzan ibilbide luzea izan zuen, 40 urtez, bai zinemarako, baitelebistarako filmak zuzenduz. A Fish Called Wanda pelikularekin Oscar Sarietarako bi izendapen lortu zituen. Bata, zuzendari onenarena, eta, bestea, jatorrizko gidoi onenera.

Dudarik gabe, Ealing Estudioetan ekoiztutako komediengatik da ezaguna. Bere lanen artean, honakoak nabarmentzen dira: A Fish Called Wanda (1988), Death of Night (1945), The Lavender Hill Mob (1951), Hunted (1951) eta The Titfield Thunderbolt (1953).

 

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta británico Charles Crichton. Crichton disfrutó de una larga carrera, dirigiendo múltiples películas y programas de televisión durante un periodo de más de 40 años. Obtuvo dos nominaciones a los Premios Óscar por A Fish Called Wanda. Uno al mejor director y otro al mejor guion original.

Sin duda es mayormente conocido por sus comedias producidas en los Estudios Ealing. Entre sus films destacan, A Fish Called Wanda (1988), Death of Night (1945), The Lavender Hill Mob (1951), Hunted (1951) eta The Titfield Thunderbolt (1953).

 

Otto Preminger

URRIAK

04

OCTUBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Otto Preminger jatorri judutarreko zinemagile amerikarraren inguruan izango da.

Wiznitz-en jaio zen 1906an, Bukovinako iparrean, egungo Ukranian, garai hartan Inperio Austro-hungariarran. 1915ean, bere familiarekin Vienara bizitzera joan zen eta han Zuzenbidean lizentziatu zen. Hala ere, abokatu lanetan denbora gutxiz lan egin zuen.

Izan ere, bere pasio handia antzerkia zen. Max Reinhardt-en, garaiko antzerki-zuzendari apartaren, zuzendaritza-laguntzailea izan zen. Geroago,  Gilbert Miller-ek, New Yorkeko antzerki produktore ospetsuak, Estatu Batuetara lan egitera gonbidatu zuen. Hollywooden zein Broadwayen lan egin zuen hainbat urtetan zehar eta hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan  Critic's Choice eta Full Circle obrak zuzendu zituen.

Zineman ere arrakasta izan zuen, hauexek dira bere lanik ezagunenak: Anatomy of a Murder ,1959; Laura, 1944; Angel face, 1952; River of No Return, 1954; Advise & Consent, 1962; Bunny Lake is Missing, 1965 eta The Human Factor (1979).

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta americano de origen judío Otto Preminger.

Nació en 1906 en Wiznitz, en el norte de Bukovina, actualmente Ucrania, por aquel entonces parte del Imperio Austrohúngaro. En 1915, la familia se estableció en Viena y allí se licenció en Derecho, pero ejerció de abogado durante poco tiempo.

Su verdadera pasión era el teatro. Llegó a ser ayudante de dirección de Max Reinhardt, uno de los grandes directores teatrales de la época. Posteriormente es invitado a los Estados Unidos por el productor de teatro neoyorquino, Gilbert Miller, y alternará durante varios años Hollywood con Broadway y montará en los años sesenta y setenta, Critic´s Choice y Full Circle.

También tuvo mucho éxito como cineasta y entre sus trabajos cabe mencionar: Anatomía de un Asesinato de 1959; Laura, 1944; Cara de ángel, 1952; Río sin retorno, 1954; Tempestad sobre Washington 1962; El rapto de Bunny Lake, 1965 y El factor humano, 1979.

 

 

 

Fernando Aire Xalbador

IRAILAK

27

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Xalbador bertsolaria  oroituko da. Izan ere, urriaren 13a arte, “Goresmenak Xalbadorri” erakusketa dugu ikusgai Photomuseumeko aldi-baterako erakusketen aretoan. 

 

Hori dela eta, ostiralean bi dokumental proiektatuko dira. Bata, RTVE-k eginikoa, 1969ko bertsolari txapelketari buruzkoa da: “Fiestas. Bertsolaris. Poetas populares vascos”. Bestea, “Xalbador Gaztain Kormutxa” (1981), Juan Miguel Gutiérrez-ek zuzenduriko dokumentala da. Bertan, Urepeleko artzainaren bizimodua kontatzen da familia artekoei eta bere ezagunei egindako elkarrizketen bitartez. 

 

Dokumental hauen aurkezpena Joxe Mari Iriondoren eskutik etorriko da.  Gauza jakina da kazetari azpeitiarra bertsolaritza mundua barru barrutik ezagutzen duela. Bere ekarpena azpimarratzekoa da. Kazetari izanik bertsolaritza aintzakotzat hartu izan duelako eta hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan zuzen-zuzenean parte hartu duelako, ekitaldiak zuzentzen, gai-jartzaile modura edo zuzeneko grabazioak jasoz.

 

 

Samuel A. Taylor

IRAILAK

20

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Samuel  A. Taylor dramagile estatubatuarrari buruzkoa izango da.

Broadway famatuan The Happy Time obrarekin egin zuen debuta 1950an.  Sabrina Fair lana idatzi zuen (1953) eta zinemara egokitzeko gidoia ere idatzi zuen Billy Wilder Eta Ernest Lehman-ekin batera. Pelikulak urte bat beranduago, Golden Gobe saria irabazi zuen. Arrakasta horrek, Hollywoodeko ateak ireki zizkion eta esaterako, Alfred Hitchcock-en Vertigo (1958) film klasikoan edota  The Eddy Duchin Story (1956) filmetan lan egin zuen.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al dramaturgo estadounidense Samuel A. Taylor.

Hizo su debut en Broadway con The Happy Time en 1950. Escribió la obra Sabrina Fair (1953) y co-escribió el guion de su adaptación al cine el año siguiente. En 1955, ganó un Globo de Oro y fue nominado por la Academia por el guion. Su éxito le trajo más trabajo en Hollywood, incluyendo la clásica Vertigo (1958) de Alfred Hitchcock y una película auto-biográfica: The Eddy Duchin Story (1956).

 

Pío Baroja y Nessi

IRAILAK

13

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Pio Baroja y Nessi, Gipuzkoar eleberrigile ospetsua, oroituko da.

Nahiz eta Medikuntzan doktoratu zen, lanbide hori utzi zuen literatura jorratzeko. Batez ere eleberria landu zuen eta, neurri txikiagoan, antzerkia. Pío Baroja Donostian jaio zen, baina ia bere bizitza guztian zehar, Madrilen bizi izan zen. Bertan ikasi zuen Medikuntza eta minaren inguruko tesia zela medio, doktoratu zen. Zestoan denbora laburrez Mediku lanbidean aritu zen. Madrilera itzuli zenean, Azorín, Maeztu… eta zenbait idazleekin harremanetan jarri zen eta literatura, bere bokazio handia, landu zuen geroztik.

Egunkarietarako eta aldizkarietarako kolaborazioak egin ostean, 1900eko hamarkadan bere lehen liburuak argitaratu zituen. 1911n El árbol de la ciencia plazaratu zuen, bere lanik ezagunena. Ordura arte, ipuinak, artikuluak, saiakerak eta hamazazpi eleberri argitaratuak  zituen, baina eleberri horrekin lortu zuen ospea eta onarpena. 1935ean Real Academia Española-n sartu zen. Gerra Zibilean, Frantziara joan zen, baina 1940an berriro Madrilera bueltatu zen eta bertan hil zen. 1956ean.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al escritor guipuzcoano Pío Baroja y Nessi.

Aunque se doctoró en Medicina, terminó abandonando dicha profesión en favor de la literatura, actividad en la que cultivó la novela y, en mucha menor medida, el teatro. Pío Baroja nació en San Sebastián y vivió, durante casi toda su vida, en Madrid. Allí estudió Medicina y se doctoró con una tesis sobre el dolor. Su ejercicio como médico fue breve, en Cestona. Vuelve a Madrid donde entra en contacto con escritores como Azorín o Maeztu y se volcará en la literatura, su gran vocación.

Publica sus primeros libros en la década de 1900, tras una serie de colaboraciones en diarios y revistas. En 1911 publica El árbol de la ciencia, su obra más conocida. Hasta entonces había publicado cuentos, artículos, ensayos, y diecisiete novelas, pero esa novela será su consagración. En 1935 ingresa en la Real Academia. Durante la Guerra Civil pasa a Francia, pero en 1940 se instala de nuevo en Madrid. Muere en 1956.

 

Xalbador gogoratuz

IRAILAK

06

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Fernando Aire, Xalbador bertsolariaren figura gogoratzeko balioko digu.

Urepeleko artzaina bezala ere ezaguna, bertsolaritzan erreferente bat dugu Xalbador.

Xalbadorren bertsoak eredu dira hainbat arrazoiengatik: hitzak aukeratzeko trebeziagatik, bere lirismoagatik, gai unibertsalak, sentimenduak jorratzeko abileziagatik edota metaforak sortzeko gaitasunagatik.

Bere beste ekarpen bat ere aipatu behar dugu, bertso-liburuen argitalpena, alegia. Ezin bertzean, Herri gogoan edo Odolaren mintzoa plazaratu zituen, azken hori beti goraipatzen dena.  

Jacques Léonard

ABUZTUAK

30

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa, Jacques Leonard idazle, zinemagile eta argazkilari frantsesaren  inguruan izango da.

 Jacques Leonard Bartzelonara 50 ko hamarkadaren hasieran  heldu zen. Jatorriz frantsez familia onekoa zen eta Montjuïc barrutiko komunitate ijitoari argazkiak egitea lortu zuen, Rosario Amaya, bere emazteari esker. Izan ere, Rosario, Hostafrancs auzoko ijito katalana zen eta mundu horretan sartu zuen. 

Ijito-kulturarekiko lilura azaltzen dute bere argazkiek. Komunitate eta garai baten erretratu bikaina lortu zuen. Bartzelonako kanpoaldea erakusten zuten: Montjuïc-eko barrakak, komunitate ijito zabalaren ohiturak eta errituak jaso zituen. Aipatzekoa da bere argazki-artxiboak duen balio historiko eta dokumentala.

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta, escritor y fotógrafo francés Jacques Léonard.

Jacques Leonard era hijo de una familia francesa acomodada que llegó a Barcelona a principios de los años 50. Gracias a su esposa Rosario Amaya, gitana catalana del barrio de Hostafrancs, logró introducirse y fotografiar a la comunidad gitana.

La fascinación del fotógrafo por la cultura gitana, le llevó a hacer un magnífico retrato de las costumbres y rituales de esta comunidad y de una época. Su archivo fotográfico tiene un gran valor histórico y documental.

 

Maxwell Anderson

ABUZTUAK

23

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Maxwell Anderson dramagile estatubatuarrari buruzkoa izango da.

Maxwell Andersonek antzezlan poetikoak, antzezlan dramatiko historikoak eta musika-komediak idatzi zituan. Both your Houses (1933), parlamentuko ustelkeriaren kontrako obrarekin, Pulitzer Saria lortu zuen. Hala ere, zinemari egokitutako sorrerek egin zuten ospetsu, hala nola, Key Largo (Cayo Largo,1939). Broadway-eko obra hori neurtitzean idatzi zuen Andersonek eta 1948an John Huston-ek zuzenduriko izenburu bera duen filmaren oinarria da. Pelikula zinema beltzaren klasiko arras ezaguna da.

 

 AULA / GELA

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al dramaturgo estadounidense Maxwell Anderson. 

Escribió obras de teatro poético, recreaciones dramáticas históricas y libretos de comedias musicales. Con Both your Houses (1933), sátira en prosa contra la corrupción parlamentaria, obtuvo el premio Pulitzer. Sin embargo, se le recuerda en especial por sus creaciones adaptadas al cine como Cayo Largo (1939). La obra de Broadway fue escrita en verso y se convirtió en la base de la película de 1948 del mismo nombre, un clásico del cine negro dirigido por John Huston. 

 

Orrialdea 23/32