Nouveau Louvre eta La Comuna

PARIS-EN ERALDATZEA: HAUSMANN PLANA

2012/10/09 - 2012/11/18

Erakusketa Napoleón III.a eta bere emazte Montijo-ko Eugeniaren erretratuekin hasten da, beraien erregealdipean enperadoreak 1666ko Londreseko sutearen geroztik egin zen hiri-transformazio handienenetariko bati ekin zion. Bere ikuspegia, kale estuak eta erdi aroko eraikinak atzean utziz, hiri moderno berri bat sortzea zen, horretarako oraindik frantziako hiriburuko hiri-paisaia definitzen duten etorbide zabal eta herri-lan handiak eraiki ziren. 

Napoleón III.ak Georges-Eugène Haussmann urbanista aukeratu zuen 1850 eta 1860 urte bitartean Pariseko transformazio proiektua zuzentzeko. Horrela hiri-garapen proiektu hau Haussmann plana bezala ezagutzen da eta hiriaren ipar-hego ardatza sortzea, Operaren inguruko auzoen garapena, kanpoko barruti bilakatzeko auzo-herrien elkarketa, estolderia eta baita ere ur-hornidurako sistemak sortzea bere gain hartzen ditu.

Baina zalantzarik gabe Napoleón III-ren eraikuntza proiektu handiena Nouveau Louvre-a izan zen, Louvre eta Tulleries jauregiak lotzeko diseinatua izan zena. Edouard Baldus proiektuko argazkilari ofiziala izendatu zuten.

Erakusketa honetan ikusgai ditugun irudiek pabiloi berrietako apainketa pieza bakoitza dokumentatu zuen argazkilari apart honen lana erakusten dute.

“Album photographique des ruines de Paris, collection de tous les monuments et édifices incendiés et détruits par la commune de Paris” albumarekin amaitzen da erakusketa. 

NOUVEAU LOUVRE

Argazkigintza arte modura azaleratzen ari zen garaian, Napoleón III.a (1808-1873) bere bultzazailea izan zen hainbat ekintzekin. Besteak beste, Pariseko “argazkilari ofiziala” izendatuz edota udal liburutegi eta hiriburuko eraikin ofizialetarako argazkiak erosiz.

Argazkigintzari zion interesaren froga, honako adibidean garbi agertzen da:  frantziar ejerzitoaren buru zela, Italiako kanpainara zihoala Disderi-ren argazki-estudioaren aurretik igarotzean, armada geldiarazi zuela aipatutako argazkilariak erretratu bat aterazeko.

Enperadoreak altxatu zituen  eraikinen artean garrantzi handienekoa “Nouveau Louvre” izenekoa dugu, eraikuntza lan honek  jauregi hori Tulleries-ekoarekin lotu zuen, guzti hau zuri-beltzean “argazkilari ofizialak”  Édouard Baldusek (1813-1889) jaso zuen.  

Baldus Elkarte Heliografiko kide sortzaileia izan zen eta Monumentu Historikoen Batzordeak antolatutako Mission Heliographique delakoan parte hartu zuen Paris, Borgoina, Fontainebleau eta Nîmes-eko irudiak atereaz. Bereziki arkitekturaz interesatua, gobernutik hamaika enkargu jaso zituen horietariko bat Louvre-ren dokumentazioa izan zen, proiektu hau 1852 urtean hasi eta bost urte eskeini zizkion 1.500 negatiboz osatzen den lana da eta hainbat liburukietan argitaratu zuen.

Kalotipoaren eta heliografiaren jakite handia erakutsi zuen eta bere albumak Frantzia bisitatu zuten kargu altuentzako opari ofizialak izan ziren. 1860 ezkeroztik argazkilaritzan jarduteari utzi zion, sistema fotomekanikoen hobekuntzan jarri zuen bere arreta eta 1874tik aurrera aktibitate honetan jardungo da bakarrik. Bere lanak XIX. mendeko Frantziako bilduma dokumentala osatzen du gaur egun.

PARISEKO KOMUNA

1871an oraindik Pariseko komunaren gertaerak hurbil daudela M.P. Loubère editoreak hogei argazkiz osaturiko album bat argitaratzea erabakitzen du.

Izenburua itzultzen dugu: Pariseko hondamendien album fotografikoa. Pariseko komunak  su emandako eta hondatutako monumentu eta eraikin guztien bilduma. Elementu bakoitza albiste historiko eta deskribatzaileekin lagunduta dago. 

Albuma 22. zenbakiko Visconti kaleko liburu-dendan 28 frankoren truke jarri zen salgai.

Izenburuan aipatzen den testu deskriptiboa Justin Lallier-en lana da, irudiak P.L.-kin sinatzen dituen argazkien egilea dirudienez editore bera da. 

Argazkiek garaiko pertsonaiak eta jarraian aipatzen diren lekuak jasotzen dituzte: Hotel de Ville, Tuileries Jauregia, Flora Pabiloia, Justizia Jauregia, Finantza Ministerioa, Vendôme Zutabea, Errege-Etxea, Ohore Legioaren Jauregia, Kontu Auzitegiak, Armategia, La Caisse des Dépots et Consignations, Grenier d’Abondance, Bastille Plaza, Saint-Martin atea, Docks de la Villete, Saint-Cloud Jauregia, Issy-ko Gotorlekuak eta Auteuil-a.