XIX Argazkien Bilera 2012

PHOTOMUSEUM

2012/04/03 - 2012/04/29

Sergio Sáez

Argazkiak

 

Kandela baten argia itzalita dagoenean

Juan Cruz

Bat-batean argia itzaltzen da, lo-kuluxka hasten da, eta zeruertza gomutaren harizpia besterik ez den muga horretan, objektuak, keinuak datoz gogora; bizitza urtzen hasten da, ondoren argazkia da, eta, azkenik, akuarela, eta, ametsean, izan zeneko objektua bilatzen hasten zara, betiko, orain duzun kolorea, inoiz ikusi ez duzun landarea, itsasoaren ondoko arnasketa izatera heltzeko aldatutakoa. Itzartzean, ez badakizu ere, objektu eta haluzinazio horiek (argi hautsia, begirada galdua, distraitua, hitzak dauden lekuan objektuak ikusten dituen begirada) zure ikusizko fardelaren parte dira dagoeneko; gosaltzera joango zara eta jogurtaren geometria aldakorrean, edota kafeak islatzen duen ispilu beltzaren erdian, aurreko gauaren azken gomuta ikusiko duzu, eta ez duzu jakingo argazki bat edota akuarela bat ikusi zenuen, edota dena amets bat besterik ez zen izan. Azkenean, erabakiko duzu, argazki hauetan bezala, margolaria zarela eta begietan zenuen erantzuna argazkilariak aldarazi zizula, eta, orain, bestela so egiten duzu. Morandiren koadroa? Ez, Morandiren koadrotik gogoratzen duzuna baizik. Morandik objektuz bete zaitu, baina zuk erabaki duzu guztiak direla bat, eta, zu zara begira, lo egiten duzun bitartean, proposamen horietatik bere konposizio propioa egin duena. Artea zurea da, baina amestu beharra daukazu lortu ahal izateko. Lewis Carrollek zioen bezala: “Kandela baten argia ikusi nahiko nuke itzalita dagoenean”. Sergiok Morandiren koadroak kandela baten argi bihurtu ditu, itzalita dagoenean. Orain, zu zara objektu horiek erretinan daramatzazuna, eta, dagoeneko, ez dira Morandirenak, Sergiok urak itzalitako amets bihurtu baititu.

 

Ordutegia: 10 -14 h. eta 17-20 h.

Asteartetik igandera

 

SANZ ENEA

2012/04/03 - 2012/05/03

José Regueira

Panoramikak (1919-1930)

José Regueira (Madril, 1880-1930) XX. mendeko lehen hamarkadetan sortu ziren hainbat  argazkilari afizionatu taldeko partaide da. Espainiako Ibilialdi Elkarteakoa kidea, bere argazkilari jarduera 1902tik 1935 urte bitartean luzatu zen, gaur egun, Segoviako hirian artxibo familiar batetan gordetzen diren neurri desberdineko 7.000 argazki baino gehiago.   

Formatu panoramikoan egindako seriea da bere lan aipagarrienena: 10 x 30 zmko negatiboan eginiko 216 argazki, 1919 eta 1930 urte bitartean, hauetako 50 erakusketa hontan erakusten direlarik. Bere kamerari, Panoram nº 4, eman zion erabilera pertsonal horrek, bere garaikideekiko aldenduz, argazkilari hau leku nabarmen batean kokatzen du.

Bere lan panoramikoaren berezitasuna, nahiz eta bere garaikideko argarkilari afizionatuen gai paretsuak jorratu, objetiboaren mugimentu errotatorioan oinarritutako prozedimentuan datza, argazkilaritza eta zinemaren arteko eremu bat proposatuz: ikus-eremu batean istorio ezberdinak azaltzeko gaitasuna zinemagintzaren izaera narratiborik gabe, gure begiradak eremu luzangan zehar egiten dituen enkuadre mentalez baliatuta. Posibilitate plastiko guzti berri hauek, kalean egindako argazki multzo bat egitean aurkitu zituen Regueirak, pertsona ugari azaltzen zen irudietan, emozio estetiko guztiz berria zelarik beretzat. Hau izan zen bere aurkikuntza eta hau bere ekarpena XX. mende hasierako lehen hamarkadetako Espainiako argazkilaritzari.

  Ordutegia: 18-20 h.

Egunero

 

GALERÍA ZAZPI

2012/04/03 - 2012/05/13

Santiago Yaniz

Euskal Herria goitik behera

 

Euskal Herria goitik behera erakusketaren oinarria argazki katalogo zabal bat da, hainbat orduz hegaldiak helikopteroz burutu ondorengo emaitza, Euskal lurraldean paraje bereziak bilatuz eta hauei txoriak soilik lortu dezaketen modura hurbilduz. 

Kasu batzuetan, begirada bertikal hau, mendi tontorretatik gozatu dezakegun begiradez osatzen da. Baita ere, dorre eta eraikin altuek  prespektiba pribilegiatuak eskeintzen dizkiote  argazkilariari, beti ere angulu pikatu baten oinarritutako kontaketa espresibo baten ildotik.

 

 Ordutegia: Lan egunetan: 18-20 h. 

Igandeak eta jai egunak: 12-14 h. eta 18-20 h.

 

TORRE LUZEA

2012/04/03 - 2012/05/27

Adrian Tyler

Externalities

 

“Azken 150 urteotan, enpresa korporazioa munduko instituziorik boteretsuena bihurtu da. Hasiera batean estatuak, proiektu zibilak burutzeko, pertsona talde bat aukeratzen zuen, aldez aurretik eta denbora eta kapitala zehazten zuelarik.

Ipar Amerikako gerra zibilak eta industri-iraultzak korporazio kopuruen hazkundea ekarri zuten, eta korporazio hauetako abokatuek, lan egiteko botere gehiago behar zutela konturatu ziren, horretarako zenbait traba legal ezabatzea proposatu zutelarik. 14. zuzendakina jada onartu zen, bertan beltz arrazako gizakiei eskubide berberak onartzen zitzaizkien, honakoa alajaina: “Inungo estatuek ezin dio pertsona bati, bizia, askatasuna edota jabetza kendu aurretiko prozesu legalik gabe”. Garai hartantxe abokatuek gorengo tribunala konbentzitu zuten korporazioek eskubide berberak izan zezaten.”

Joel Bakan.

“Externalities” 23 argazkiz osaturiko proiektu autoeditatua da. Bertan korporazioek eta gobernu organoek natura zeinen era nihilistean jorraten duten komentatu nahi da.

 

 Ordutegia: 18-20 H.

Egunero

PHOTOMUSEUM

2012/05/01 - 2012/05/27

Paisaia eta Arkitektura

Argazkigintzaren aplikazioaren sorrera, paisaia eta monumentu arkitektonikoen lekukotasuna eman nahiarekin batera sortzen da. 

Nicéphore Niépce, argarkintzaren asmatzailearen lehen irudia paisaia bat da.

Famatuak dira Daguerreren zenbait hartualdi, 1839ko Pariseko Boulevard du Temple delakoaren antzera, daguerrotipoaren aurkezpen publikoaren urte berean.

Handik gutxira, “Mission Heliographique” aintzindaria sortzen da eta honen atzetik, “Sociedad Española de Excursiones” edota “Agrupació Excursionista Catalunya”.

Argazki originalekin ilustraturiko lehen liburuek bidaiariek Ekialde Hurbilean ateratako paisai eta monumentuen irudiak jasotzen dituzte.

Erakusketa honetan herrialde ezberdinetako irudiak jasotzen dira, Frantzia, Italia, Espainia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Egipto, Turkia, Siria, Israel, Txina eta Japonia.

Argazki jenero honen lekukotasuna ongi jasotzen duen erakusketa da honakoa.

  Ordutegia: 10-14 h. eta 17-20 h.

Asteartetik igandera