IRAILAK
27
SEPTIEMBRE
2019
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Xalbador bertsolaria oroituko da. Izan ere, urriaren 13a arte, “Goresmenak Xalbadorri” erakusketa dugu ikusgai Photomuseumeko aldi-baterako erakusketen aretoan.
Hori dela eta, ostiralean bi dokumental proiektatuko dira. Bata, RTVE-k eginikoa, 1969ko bertsolari txapelketari buruzkoa da: “Fiestas. Bertsolaris. Poetas populares vascos”. Bestea, “Xalbador Gaztain Kormutxa” (1981), Juan Miguel Gutiérrez-ek zuzenduriko dokumentala da. Bertan, Urepeleko artzainaren bizimodua kontatzen da familia artekoei eta bere ezagunei egindako elkarrizketen bitartez.
Dokumental hauen aurkezpena Joxe Mari Iriondoren eskutik etorriko da. Gauza jakina da kazetari azpeitiarra bertsolaritza mundua barru barrutik ezagutzen duela. Bere ekarpena azpimarratzekoa da. Kazetari izanik bertsolaritza aintzakotzat hartu izan duelako eta hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan zuzen-zuzenean parte hartu duelako, ekitaldiak zuzentzen, gai-jartzaile modura edo zuzeneko grabazioak jasoz.