1. SOLAIRUA

IKUSIZKO KONINIKAZIOA:

Komunikazioa interesdunen arteko informazioa transmititzeko bidea da eta giza harremanak burutzeko funtsezkoa da. Horri buruz hitz egitean, normalean ahozko eta idatzizko hizkuntzan pentsatzen dugu, hitzik gabekoaz ahaztuta.

Hitzik gabeko komunikazioa beste pertsona batzuei mezuak transmititzeko erabiltzen dugun hizkuntza mota da. Oinarrizkoena da eta hizkuntza bera ez dakiten pertsonentzat oso erabilgarria.

Keinu, begirada edo eskuen mugimendu soilak, hitz batek baino gehiago adieraz dezake. Burua jaistearen keinuarekin ados gaudela adieraz dezakegu, edo sorbaldak apur bat igotzean, sinesgogortasun-sentsazioa edo ezjakintasuna adierazten dugu.

Argazki sorta honetan, gure begirada Fernandel (Fernand Joseph Desiré Contandin), komiko frantsesaren eskuen mugimenduetan eta aurpegiko keinuetan dago batez ere. Horiek hainbat sentimendu transmititzen dituzte: zoriontasuna, haserrea, axolagabekeria, gogaitasuna, desadostasuna...

Aktoreak argazki esperimentu batean parte hartu zuen. Bertan, galdera batzuei erantzun behar zien, begiradak eta keinuak soilik erabiliz. Irudiak 1949an argitaratu ziren "The Frenchman" liburuan.

 

2. SOLAIRUA

NOVEDADES ALDIZKARIA:

 

Novedades: revista gráfica e ilustrada aldizkaria Rafael Picavea Leguiak 1903an sortutakoa El Pueblo Vasco izeneko kazetaritza-enpresaren zatia zen. Bere asmoa era guztietako argitalpen-lanak egitea zen. XX. mendearen lehen hereneko Euskal Herriko prentsa ilustratuaren adibide bakarrenetakoa. El Pueblo Vasco egunkariaren osagarri eta Madrilen argitaratutako Nuevo Mundo aldizkariaren isla, baina euskal gaietara mugatuta.

Guztira 402 zenbaki argitaratu ziren. Lehen fasea (1909-1919) Donostian, 1916ko apirilera arte astero, eta, 1919ko otsailera bitartean hilero, Rafael Picaveak zuzendutako 390 zenbaki. Bilbon 1928ko abuztuan, bigarren fasea hasi zen, eta urtebete iraun zuen. Rafael Picavea Echevarria izan zen zuzendaria, Rafaelen semea.

Aldizkariak gaurkotasunez beteriko gaiak jorratzen zituen, artea, politika, moda eta kirolak, baina tokian tokiko ikutuekin. Ataletan banatuta zegoen. Atal grafikoa edo artistikoa, ilustrazioei zegokiona zen eta Antonio de Guezala, Ángel Cábanas Oteiza, Ignacia Zabalo (Nor-Nai), Juaristi eta beste hainbat egile ezagunen argazkiak, marrazkiak, olio-margoen erreprodukzioak eta karikaturak agertzen ziren. Atal bat testuei edo literaturari eskainia zegoen, eta, beste bat publizitate-iragarkiekin hornitua zegoen. Azken horrek urteekin pisu handiago izan zuen.

Argazkilari profesional, afizionatu eta erreportari grafiko ugarik argitaratu zituzten beren lanak Novedades aldizkarian, horien artean: Leopoldo Ducloux, Willy Koch, Kruz Merino Rubio, Pascual Marín eta Leopoldo Savignac. "In situ" atalaren barruan, erreportari grafikoek eginiko genero dokumentaleko lanak formatu txikikoak izaten ziren eta egilearen izena edukitzen zuten argazki-oinean. 

Novedades aldizkariak, argazkigintzaren balio artistikoa aitortu zuen, ia zenbaki guztietan agertzen diren "La fotografía artística” (Argazki artistikoa) edo "El arte y la fotografía” (Artea eta argazkia) atalak horren adibide dira. Joera artistikoak, dokumentalak, eta argazkigintzaren erabilera berritzaileak eta informatzaileak aintzat hartu zituzten.

“Mirando al pasado” (Iraganari begira) atalean, antzinako argazkiak erakusten ziren, gaur egun balio etnografiko eta historiko handia duen gertakari historikoei edo iraganeko ohiturei buruzkoak. Garai bateko dokumentu gisa balio zuten irudiek, gizartearen eta une jakin baten isla. Aldizkaria XX. mendeko lehen hereneko euskal gizartearen erakusleiho grafikoa bihurtu zen.

 

3. SOLAIRUA

ZALDÚA ESTUDIOA

 

Erakusketa-esparru honetan aurkezten ditugun argazkiak Zaldúa argazki-estudioko lanaren laginak dira. Berau, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hirugarren hamarkadara arte Bilbon irekita egon zen argazki-estudio esanguratsua izan zen.

Zaldúa argazki-estudioa Fernando Zaldua Egurenek zuzendu zuen, Bilboko Tenderia kaleko 7. zenbakian eta Ronda kaleko 32 zenbakian. Hermanos Zuastien estudioan ikasi zuen ofizioa, bere lehen argazkien publizitatean ondo nabarmentzen zuen bezala. Ohikoa zen argazkilariek, lanbidea ezagutzeko, familiako estudioan trebatzea edo bestela ikastun aritzea beste nonbaiten. Merezimendu-sistemaren bidez, zeregin guztien funtzionamendua bereganatzen zuten, oinarritik hasi eta maisu kategoriara iritsi arte. 

Titulu horrekin familiaren negozioaz ardura zitekeen edo bere estudioa zabaldu zezakeen, hori bai, publizitatean argi adierazten zuten zein argazki-estudiotan prestatu eta trebatu ziren. Argazki-estudio handi guztietan zeuden: maisu argazkilaria, ofizialak eta ikastun edo laguntzaile batzuk. Laborategiko lanak, gainera, azken ukitu-emaileen lana eskatzen zuen.

Argazki-estudio ospetsuenek klase aberatsen familia-gertaerak (bataioak, jaunartzeak, ezkontzak edo era guztietako jaiak) dokumentatzen ziren nagusiki. Aberatsek kalitatezko lana bilatzen zuten maila sozioekonomikoa islatzeko. Horrela, argazkiak, testigantza grafikoak bilakatzen dira, memoria bisuala sustatuz, eta hurbilekoei transmititzeko ere, balio izan dute.

Horretarako, argazki-estudioek beren atrezzoa, dekorazio-hondoak, hala nola, oihalak, alfonbrak, altzariak, harri-kartoizko balkoitxoak eta abar zituzten. Espazioa atondu eta modeloek jarrera serioa erakutsiz, ekintzak eskatzen zuen handitasuna eta dotorezia erakusten zuten. XX. mendean, argazkiek jarrera naturalagoa zuten, irudia nabarmentzeko sinpletasuna eta teknika landua lehenetsiz.

Argazkiak bezeroari kartoi gainean itsatsita aurkezten zitzaizkion, inprimatutako estudioaren izenarekin eta diseinu apaingarri ugarirekin. Diseinu hori sinplifikatzen joan zen mende-aldaketarekin. Hasieran, txartel oso kargatuak eta neurri estandarizatuak erabiltzen ziren. Gerora, apaindura modernista igokariak zituzten kartoi sinpleagoak, argazkien formatu luzeari egokitzen zirenak eta apaingarri linealak zituztenak. Askotan, antolaketa asimetrikoak erabiltzen ziren, tipografia markatuak alde batera utzita.

Argazki-bilduma hau Mikel Martínez de Trespuentes jaunak Photomuseumi dohaintza-nemandako argazkien aukeraketa da.