• A

Hitzaldia: Emakume argazkilariak

Azaroak 

09

Noviembre

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 Goretti Garateren eskutik

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan Goretti Garatek hitzaldia eskainiko du “Emakume argazkilariak” izenburuarekin.

Hitzaldi hau, hain justu, izen bereko eta zabaldu berri den erakusketaren harira dator. Aitortu behar da bizitzaren beste alderdi askotan bezala, politikan, arlo laboralean, mundu artistikoan edo kirolaren arloan... emakumearen parte-hartzea eta ibilbidearen ezagutza baztertuta egon dela. Ez hori bakarrik, oso bigarren plano batera zokoratua, isilean gordeta egon da. Artean, oro har, eta argazkigintzan bereziki, anomalia hori nabarmena izan da. 

Photomuseumek, bai erakusketa honekin, bai hitzaldiarekin emakume argazkilarien lana balioan jartzea du xede. Hori dela eta komisarioak erakusketan parte hartzen duten argazkilariei buruz arituko da.

 

Goretti Garate Sorazu (Deba, 1978)

EHU/UPV-tik Arte Ederretan Lizentziaduna da. Bilboko Guggenheim eta Arte Ederretako Museoan lanean aritua eta azken urteotan Zarauzko Photomuseumeko argazki bildumaren arduraduna.

Harresiak I / Muros I

IRAILAK

14

SEPTIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa gaur egungo gai bati eskainiko zaio: migrazioa eta bere ondorioak.

Saio horretan ikusiko ditugu bai muga mexikarrean, bai Melillako hirian, ematen diren hainbat egoera. Izan ere, papergabeak, eskubideen urraketak, gatazka emozionalak, zorionaren nahia... gure munduan aurkitu ditzakegun egoera arruntak dira.

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 14 septiembre, estará dedicado a un tema de actualidad como es la emigración y sus consecuencias.

En esta sesión se podrán ver las distintas situaciones que se plantean tanto en la frontera mexicana como en la ciudad fronteriza de Melilla.  Personas sin papeles, pérdidas de derechos, conflictos emocionales, búsqueda de felicidad, son escenarios que se dan habitualmente en nuestro planeta.

 

 

Tony Catany

ABUZTUAK

31

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, abuztuaren 31ko saioa Toni Catany (Lluchmayor, Mallorca 1942 - Bartzelona, 2013) argazkilariari eskainiko zaio. 

Catany Bartzelonara joan zen 1960an Kimikako ikasketak burutzeko asmoz, baina horren ordez, argazkilaritza ikasi zuen bere kabuz. Hasiera batean, bidaia-erreportajeak egin zituen. Hala ere, lehen unetik foto-kazetaritzatik aldendu zen. Bere argazkiek oso ukitu berezia, pertsonala, dute. Natura hilak, erretratuak, biluziak, paisaiak etab. egin zituen, beti ere edertasuna bilatuz. Hartarako, hainbat teknika fotografiko erabili zituen, haien artean XIX. mendeko prozedurak (kalotipoa, heliograbatua, ikatz-platino-paladioa) eta egungo prozedurak (garraitutako polaroida edo bere azken urteetan, argazkigintza digitala). Catanyk bakarkako ehun erakusketa baino gehiago egin zituen, liburu ugari argitaratu zituen eta beste sari askoren artean Frantziako Kultura Ministerioak emandako Chevalier de l'Ordre des Arts titulua jaso zuen (1991), eta Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala (2001).

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 3 de agosto, se repasará al la trayectoria profesional del fotógrafo Toni Catany (Lluchmayor, Mallorca 1942 - Barcelona, 2013).

De formación autodidacta, Catany llegó a Barcelona en 1960 para comenzar sus estudios en Ciencias Químicas. Allí inició su carrera como fotógrafo haciendo reportajes de viajes. Sin embargo, desde un primer momento, se decantó por temáticas alejadas del fotoperiodismo. Sus fotografías tienen un toque muy personal. Realizó naturalezas muertas, retratos, desnudos, paisajes… buscando siempre la belleza.  Para ello utilizó distintas técnicas fotográficas, entre ellas procedimientos del siglo XIX (calotipo, el heliograbado o el tiraje al carbón platino-paladio) y otras técnicas más modernas como la polaroid transportada o en sus últimos años, la fotografía digital.

Catany realizó más de un centenar de exposiciones individuales, publicó numerosos libros y, entre otros reconocimientos, recibió el título de Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres, otorgado por el Ministerio de Cultura francés (1991), y el Premio Nacional de Fotografía, concedido por el Ministerio de Educación y Cultura en 2001.

 

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

ABUZTUAK

19

AGOSTO

2018

18,00H.

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da daguerrotipoaren,  aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz. Horrela lehen unetik, argi eta garbi, jasota gelditu zen asmakizun berriaren balioa bai lekukotasunez bai arlo artistikoa lantzeko gaitasuna  zuelako.

Lehen unetik gizartea, Nicéphore Niépce-ren eta Louis-Jacques-Mandé Daguerre-ren aurkikundeak eskaintzen zuen laguntzaz eta zituen gaitasunez ohartu zen. Geroago hobekuntza tekniko desberdinek asmakizun honen garapena nabarmendu zuten. Zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazioak asko izan dira eta entzutetsuak.

Zentzu honetan, azpimarratzekoa da hainbat artista plastikoek bai argazkigintzara bai zinemara jo dutela espiritu berritzaile eta esperimentalarekin.

Ekitaldi honetako programa horrela dago osatua; aurreskua, Daguerreren monumentuaren aurrean lore-eskaintza eta bertsolariaren emanaldia.

Ondoren Miguel Zugazak, gaur egun, Bilboko Arte Ederretako zuzendariak hitzaldia eskainiko du izenburu honekin “La fotografía y el museo”.

ARGAZKIGINTZA ETA MUSEOA

Argazkigintza  ia museoaren garaikidea da, eta, bere asmakizunetik XIX. mendean bide lagun izan du erreprodukzio eta bildumen zabalkuntzarako teknika nagusi bezala. Hitzaldiak historia paralelo hau jorratuko du, hizlariak Pradoko Museoan orain dela gutxi garatutako esperientzian oinarrituta. Prado Museoa XIX. mendetik hasita instituzio berritzailea izan da argazkigintzaren erabileran, bai modu komertzialean, bai zientifikoan edo zabalkuntzan. Jean Laurent grafoskopioaren asmakizunetik hasita, 1882 eta 1883 urte bitartean, eta gaur egungo zabalkuntza digitalaren aldeko apustua jarraituz Google Earth-en laguntzarekin, Prado Museoa bere berrehun urteko historia adibide hoberenetako da erreprodukzio mekanikoen garaian museoa ulertzeko. 

Miguel Zugaza Miranda (Durango, 1964) Artearen historian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala (1993-1995) zuzendari-ordea izan da eta zuzendaria Bilboko Arte Ederretako Museoan (1995-2001) eta Prado Museoan (2002-2017). Gaur egun, berriro aurkitzen da Bilboko Arte Ederretako Museoaren buruan.


Anualmente, el 19 de agosto, el Photomuseum de Zarautz organiza el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París. Así, desde el primer momento se dejó constancia del valor testimonial y artístico del nuevo invento. 

Pronto la sociedad se percató de las prestaciones y del potencial que tenía el descubrimiento de Nicéphore Niépce y Louis-Jacques-Mandé Daguerre. Posteriormente las distintas mejoras técnicas acentuaron el desarrollo de este invento. Sus aplicaciones en el terreno de la ciencia y de las artes son muchas y notorias. 

En este sentido, es necesario subrayar que numerosos artistas plásticos han recurrido tanto a la fotografía como al cine con un espíritu innovador y experimental. 

El programa de esta conmemoración constará de un aurresku, una ofrenda floral ante el monumento a Daguerre y la actuación de un bertsolari.

A continuación Miguel Zugaza, actual director del Museo de Bellas Artes de Bilbao impartirá una conferencia bajo el título de “La fotografía y el museo”.

LA FOTOGRAFÍA Y EL MUSEO

La fotografía es prácticamente contemporánea al museo, y, desde su invención en el siglo XIX, ha acompañado a este como principal técnica de reproducción y difusión de sus colecciones. La conferencia repasará esta historia paralela tomando como referencia principal la experiencia reciente del conferenciante al frente del Museo del Prado. Desde el siglo XIX hasta la actualidad el Prado ha sido una institución innovadora en la utilización de la fotografía, tanto desde el punto de vista comercial como desde el científico o el divulgativo. Entre la invención del grafoscopio por Jean Laurent, entre 1882 y1883, y la actual apuesta por la difusión digital a través del proyecto realizado en colaboración con Google Earth, el Museo del Prado en su historia bicentenaria es uno de los mejores ejemplos para entender el museo en la era de la reproducción mecánica.

Miguel Zugaza Miranda (Durango, 1964) es licenciado en Historia del Arte por la Universidad Complutense de Madrid. Ha sido subdirector del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (1993-1995) y director del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1995-2001) y del Museo del Prado (2002-2017). Actualmente se encuentra nuevamente al frente del Museo de Bellas Artes de Bilbao.

 Eitb

 

Página 32 de 32